Euskal Herriko Musika Bulegoak hirugarren urtez ospatu du euskal musikaren kalitatea ikustarazi eta errekonozimendua ematera bideratutako sari banaketa.
2018ko edizio honetan, Tosta bandarekin batera, Izaro, Elkano Browning Cream, Atom Rhumba, Gabriel Ercoreca, Juan mari Beltran eta Kalakan izan dira sarituak, Euskal Herriko musikak duen aniztasuna eta kalitatearen adierazle direla azpimarratu zelarik ekitaldian.
Epaimahaiaren hitzetan, Tosta bandari saria emateko arrazoiak, besteak beste, aurtengo folk proposamen berezienetakoa izatea, nazioarteko elkarlana, hizkuntza gutxituen sustapena, musika moldaketa ezin hobeak, sortarazten duen bizi-poza, kultur artekotasuna eta zuzeneko liluragarria izatea izan dira.
Ezin zoriontsu eta harroago sentitu.
Zorionak Tosta banda!! eta milesker Musika Bulegoa!
Tapadh leat! Diolch! Go raibh maith agat! Tankewol! Grazas! Meur ras!