Nömadak TX
Nömadak TX txalaparta herri nomadekin uztartzeko India, Laponia, Sahara eta Mongolian murgildu ziren bi txalapartariren istorioa da.
Bidai honetako bizipenekin gauzatu ziren dokumentala eta “Nömadak Tx Zuzenean” eta “Karpa Nomada” ikuskizunak ere.
Dokumentalari buruzko informazioa Nömadak Tx webgunean deskubritu daiteke.
Nömadak Tx Zuzenean – Ikusi lagintxo bat hemen
Oreka TX-ek, kontzertu-multimedia ikusgarri bat taularatu zuen, bidaian zehar grabatutako irudi eta soinuak zuzenean jotzen zen musikarekin estuki uztartuz.
Eszenatoki atzealdeko pantailak, mundura leiho erraldoi erara, herrialde eta pertsona ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen zuen, instrumentu eta kulturen arteko esperimentazioa eta fusioaz gain, herrien arteko elkartasuna eta kultur-artekotasuna azaleratuz.
Gonbidatu bereziak ere izan zituzten emanaldi askotan: Hosoo mongoliar musikaria, Aziza Brahim abeslari saharauiarra eta Ouafaa Aouttah bereberra.
Karpa Nomada: Nomadak TX ikuskizunaren formatu intimoa dela esan genezake. 50 ikusle jasotzen dituen karpa intxablearen barruan egiten da bidaia multimedia, elkarrekintzaren magiari esker musikak, urrutiko artisten irudiek, Oreka Tx-en zuzenekoak eta publikoaren gertutasunak bat egiten dutelarik.