Kuttun

Txalaparta benetan instrumentu bitxia da.

Eta bitxitasun horrek nolabaiteko askatasuna ere ematen dio, material zein jotzeko modu anitz erabili daitezkeelarik eta eskenatokietatik haratago hamaika lekutan jotzera politto egokitzen delako gainera.

Horrela ba, ingurune naturaletan jotzea gustatzen zaigu, basoan esaterako (bide batez naturak eman diguna omentzeko), edo kobazueloetan (arbasoak agurtzeko), eliza zein basetxeetan (norberak bere jainko-jainkosak –edo ezak- gurtzeko); kalean zein talde ospakizunetan.

Halako kokapenetan jotzeak xarma berezia ematen dio emankizunari eta horrek eta formatu txikian jotzeak nolabaiteko intimotasunaz gozatzeko parada ematen digu parte hartzen dugun guztioi.