Koklea
“Bandaren azken urteetako ibilbidearen emaitza.”
Oreka TXen azken proiektua da.
Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka TX txalapartaz baliatzen da bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko.
Boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean.