Dendu
‘Dendu’, paretetan dantzan
Dendu “oreka” hitzaren sinonimoa da euskeraz.
Dendua egon dadin txuriak beltza behar du; tesiak antitesia; ilargiak eguzkia.
Antagonismo horretatik soilik sortzen dira grisa, sintesia, eklipsea.
Bategite hori da denduaren adierazpide muturrekoena.
Aurkakotasunetik gerturatzera; gerturatzetik uztartzera; uztartzetik, hibridatzera.
Denduaren bila. Bategitearen bila.